Kontsulta-sistemaren laguntza
Corpusaren kontsulta-adibideak
Corpusean dagoen informazioa ikusteko eta aztertzeko aukera ematen du kontsulta-sistemak, eta hainbat aukera eskaintzen ditu. Hona adibide batzuk:
Horrelako eta bestelako hainbat bilaketa egiteko aukera ematen du kontsulta-sistemak. Honen guztiaren helburua da erabiltzaileari erabilera errealaren testigantzak eta datuak ematea, hark nahi duen gaia edo alderdia azter dezan.
Corpusaren kontsulta-interfazearen egitura
Lexikoaren Behatokiaren corpusa kontsultatzeko sistemak hiru
bilaketa-mota ditu: bilaketa arrunta
, bilaketa aurreratua
eta konparazio-bilaketa
. Horiez gain, bilaketa
gidatuak egiteko laguntzaile bat dago
.
Bilaketa arrunta
Bilaketa arrunta egiteko tresna:
1. irudia. Bilaketa arruntaren bilaketa-atala
Bilaketa arruntean, bi emaitza-mota erakusten dira, batera:
Adibidez, gure bilaketan "Lema" "Da" "selfie" eta "Dokumentua" balioak sartuz, emaitza hau lortuko dugu:
2. irudia. Bilaketa arruntaren emaitza-atala
Agerpen baten testuinguru luzeagoa ikusteko, hitzean klik egin behar dugu. Esaterako, aurreko emaitzetako lehen agerpeneko "selfie" hitzean sakatuz, hau lortuko dugu:
2. irudia. Agerpen baten testuinguru zabala
Bilaketa aurreratua
Bilaketa aurreratuak aukera gehiago ematen ditu. Hau da bilaketa aurreratuak egiteko tresna:
3. irudia. Bilaketa aurreratuaren bilaketa-atala
Bilaketa arruntaren aukerez gain, beste hauek ere eskaintzen ditu bilaketa-mota honek:
4. irudia. batek daki segidaren agerpenak ikusteko bilaketa eta emaitzak
aukera aktibatuz gero (botoia sakatu eta berde dagoenean), ez dira kontuan hartzen analisi hobetsia
eskatutakoarekin bat ez datozen hitzen agerpenak, hau da, ez dira
erakusten gorriz nabarmendutako agerpenak (ikus beherago).
: marraz lotutako izen+izen elkarteak lematzat etiketatu dira (mahai-inguru, energia-iturri...), baina sistemak badu horrelako elkarteen osagaien informazioa. Horietako elkarte asko marrarik gabe ere idatzi ohi dira (energia iturri). Askotan, interesa izango dugu izen-izen elkarte baten agerpenak bistaratzeko, marraz edo marrarik gabe idatzi diren kontuan hartu gabe (hau da, energia-iturri edo energia iturri terminoen agerpenak bilaketa bakarrean lortu nahi ditugu). Horretarako, "Osag." aukera aktibatu egin behar dugu. Hori egin ezean, lehen errenkadan energia sartuz gero (forma zein lema), sistemak ez ditu energia-iturriren agerpenak itzuliko (defektuzko lema energia-iturri osoa baita). Aukera honen beste erabilera bat: lehen edo bigarren
osagaitzat izen jakin bat duten elkarteak bilatzea, bi izenak marraz zein marrarik gabe idatzita daudela. Esaterako, energia hitza izen+izen elkarte baten bigarren izena izanik, zein izenekin konbinatu den (haize+energia, eguzki+energia...) eta elkarte bakoitzaren maiztasuna.
5. irudia. energia iturri eta energia-iturri izen-elkarteen baterako bilaketa
Konparazio-bilaketa
Konparazio-bilaketaren bidez, bi bilagairen datuak batera bistara ditzakegu, haien arteko konparazioa begiratu batez egiteko. Bilagaiak lemak edo formak izan daitezke. Adibidez, hau da itsaslaster eta itsas korronte bilagaien konparazio-bilaketaren emaitza:
6. irudia. itsaslaster eta itsas korronte bilagaien konparazio-bilaketaren emaitzak
Hiru grafiko erakusten dira:
Bilaketa gidatuak egiteko laguntzailea
Funtzionalitate honen helburua da bilaketa aurreratuak egiten laguntzea. Bi atal ditu:
7. irudia. Bilaketa gidatuen ataleko aukerak.
Esate baterako, "Sortu zeure bilaketa"n sartuz gero, hau ikusiko dugu "Bi elementuko bilaketa" aukeratzen dugunean:
8. irudia. "Sortu zeure bilaketa" ataleko "Bi elementuko bilaketa" aukeraren lehen ikuspegia.
Letra lodiz dauden eremuak erabiliz, egunkari lemaren ondorengo aditzak bila ditzakegu. Hau izango da, kasu horretan, interfazearen egoera:
9. irudia. Egunkari lemaren ondorengo aditzak ikusteko bilaketa.
Lematizazio eta anotazio automatikoak
Corpusaren etiketatze linguistikoa egitean, testu-hitz bakoitzari lema eta kategoria atxikitzen zaizkio, automatikoki. Esaterako, mendiko, mendietan, mendiak, menditik eta kideko formei sistemak mendi lema ematen die, eta, kategoriatzat, izena. Kasu horretan, ez dago anbiguotasunik eta, beraz, sistemak analisi bakarra ematen du. Era horretako hitzak kolore berdez agertzen dira emaitzetan eta, kurtsorea gainean jartzean, horrelako lauki bat agertzen da:
7. irudia. mendietan hitzaren analisia
Beste batzuetan, berriz, anbiguotasuna dago, eta sistemak analisi bat baino gehiago egiten ditu. Hala ere, ez ditu denak ziurtasun-maila berekotzat jotzen, analisietako bat gainerakoak baino ziurragotzat jo eta hobesten baitu. Horrelakoetan, testu-hitza nabarmentzen duen laukia horia edo gorria izan daiteke. Adibidez, argi lemaren adberbio-kategoriako agerpenak eskatuta, honela agertu zaigu argi azaldu zenidan perpauseko argi hitzaren analisia:
8. irudia. argi azaldu zenidan perpauseko argi hitzaren analisia
Argi hitza izena, izenondoa, adberbioa edo argitu aditzaren aditzoina izan daiteke. Letra lodiz ageri da sistemak hobetsi duen analisia, argi lema eta adberbioa, alegia. Guk eskatutakoarekin bat datorrenez, horiz agertzen da testu-hitza.
Ondorengo kasuan ere anbiguotasuna dago, baina agerpena gorriz ageri da. Izan ere, argi lemadun hitzak eskatu dizkiogu eta, agerpen horren analisi posibleetako bat hori bada ere, sistemak argitu lema lehenetsi du (argi forma argitu aditzaren aditzoina dela esan du; eta asmatu egin du, gainera). Beraz, aurrekoan ez bezala, sistemak galdetu ez diogun analisietako bat hobetsi du, eta horregatik erakusten da gorriz:
9. irudia. Hau guztia argi diezagun perpauseko argi hitzaren analisia
Gogoan izan kolore gorriz nabarmendutako agerpenak ez bistaratzeko aukera dugula,
aukera aktibatuz.