Kontsulta-sistemaren laguntza

Corpusaren kontsulta-adibideak

Corpusean dagoen informazioa ikusteko eta aztertzeko aukera ematen du kontsulta-sistemak, eta hainbat aukera eskaintzen ditu. Hona adibide batzuk:

Horrelako eta bestelako hainbat bilaketa egiteko aukera ematen du kontsulta-sistemak. Honen guztiaren helburua da erabiltzaileari erabilera errealaren testigantzak eta datuak ematea, hark nahi duen gaia edo alderdia azter dezan.

Corpusaren kontsulta-interfazearen egitura

Lexikoaren Behatokiaren corpusa kontsultatzeko sistemak hiru bilaketa-mota ditu: bilaketa arrunta , bilaketa aurreratua eta konparazio-bilaketa . Horiez gain, bilaketa gidatuak egiteko laguntzaile bat dago .

Bilaketa arrunta

Bilaketa arrunta egiteko tresna:

Bilaketa arruntaren bilaketa-atala

1. irudia. Bilaketa arruntaren bilaketa-atala

Bilaketa arruntean, bi emaitza-mota erakusten dira, batera:

Adibidez, gure bilaketan "Lema" "Da" "selfie" eta "Dokumentua" balioak sartuz, emaitza hau lortuko dugu:

Bilaketa arruntaren emaitza-atala

2. irudia. Bilaketa arruntaren emaitza-atala

Agerpen baten testuinguru luzeagoa ikusteko, hitzean klik egin behar dugu. Esaterako, aurreko emaitzetako lehen agerpeneko "selfie" hitzean sakatuz, hau lortuko dugu:

Bilaketa arruntaren emaitza-atala

2. irudia. Agerpen baten testuinguru zabala

Bilaketa aurreratua

Bilaketa aurreratuak aukera gehiago ematen ditu. Hau da bilaketa aurreratuak egiteko tresna:

Bilaketa aurreratuaren bilaketa-atala

3. irudia. Bilaketa aurreratuaren bilaketa-atala

Bilaketa arruntaren aukerez gain, beste hauek ere eskaintzen ditu bilaketa-mota honek:

"batek daki" bilaketa

4. irudia. batek daki segidaren agerpenak ikusteko bilaketa eta emaitzak

"energia iturri" eta "energia-iturri" izen-elkarteen baterako bilaketa

5. irudia. energia iturri eta energia-iturri izen-elkarteen baterako bilaketa

Konparazio-bilaketa

Konparazio-bilaketaren bidez, bi bilagairen datuak batera bistara ditzakegu, haien arteko konparazioa begiratu batez egiteko. Bilagaiak lemak edo formak izan daitezke. Adibidez, hau da itsaslaster eta itsas korronte bilagaien konparazio-bilaketaren emaitza:

"itsaslaster/itsas korronte" bilaketa

6. irudia. itsaslaster eta itsas korronte bilagaien konparazio-bilaketaren emaitzak

Hiru grafiko erakusten dira:

Horien gainetik, bi bilagaien maiztasun absolutuekiko proportzionalak diren barra horizontalak ageri dira. Bakoitzaren barneko ikonoa sakatuz, dagokion bilagaiaren KWIC ikuspegia bistaratzen da.

Bilaketa gidatuak egiteko laguntzailea

Funtzionalitate honen helburua da bilaketa aurreratuak egiten laguntzea. Bi atal ditu:

"sortu zure kontsulta1" bilaketa

7. irudia. Bilaketa gidatuen ataleko aukerak.

Esate baterako, "Sortu zeure bilaketa"n sartuz gero, hau ikusiko dugu "Bi elementuko bilaketa" aukeratzen dugunean:

"sortu zure kontsulta2" bilaketa

8. irudia. "Sortu zeure bilaketa" ataleko "Bi elementuko bilaketa" aukeraren lehen ikuspegia.

Letra lodiz dauden eremuak erabiliz, egunkari lemaren ondorengo aditzak bila ditzakegu. Hau izango da, kasu horretan, interfazearen egoera:

"sortu zure kontsulta3" bilaketa

9. irudia. Egunkari lemaren ondorengo aditzak ikusteko bilaketa.

Lematizazio eta anotazio automatikoak

Corpusaren etiketatze linguistikoa egitean, testu-hitz bakoitzari lema eta kategoria atxikitzen zaizkio, automatikoki. Esaterako, mendiko, mendietan, mendiak, menditik eta kideko formei sistemak mendi lema ematen die, eta, kategoriatzat, izena. Kasu horretan, ez dago anbiguotasunik eta, beraz, sistemak analisi bakarra ematen du. Era horretako hitzak kolore berdez agertzen dira emaitzetan eta, kurtsorea gainean jartzean, horrelako lauki bat agertzen da:

"mendietan" hitzaren analisia

7. irudia. mendietan hitzaren analisia

Beste batzuetan, berriz, anbiguotasuna dago, eta sistemak analisi bat baino gehiago egiten ditu. Hala ere, ez ditu denak ziurtasun-maila berekotzat jotzen, analisietako bat gainerakoak baino ziurragotzat jo eta hobesten baitu. Horrelakoetan, testu-hitza nabarmentzen duen laukia horia edo gorria izan daiteke. Adibidez, argi lemaren adberbio-kategoriako agerpenak eskatuta, honela agertu zaigu argi azaldu zenidan perpauseko argi hitzaren analisia:

"argi1" hitzaren analisia

8. irudia. argi azaldu zenidan perpauseko argi hitzaren analisia

Argi hitza izena, izenondoa, adberbioa edo argitu aditzaren aditzoina izan daiteke. Letra lodiz ageri da sistemak hobetsi duen analisia, argi lema eta adberbioa, alegia. Guk eskatutakoarekin bat datorrenez, horiz agertzen da testu-hitza.

Ondorengo kasuan ere anbiguotasuna dago, baina agerpena gorriz ageri da. Izan ere, argi lemadun hitzak eskatu dizkiogu eta, agerpen horren analisi posibleetako bat hori bada ere, sistemak argitu lema lehenetsi du (argi forma argitu aditzaren aditzoina dela esan du; eta asmatu egin du, gainera). Beraz, aurrekoan ez bezala, sistemak galdetu ez diogun analisietako bat hobetsi du, eta horregatik erakusten da gorriz:

"argi2" hitzaren analisia

9. irudia. Hau guztia argi diezagun perpauseko argi hitzaren analisia

Gogoan izan kolore gorriz nabarmendutako agerpenak ez bistaratzeko aukera dugula, aukera aktibatuz.